XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Neure ondotik igaroten zarienok ikusi ta gogartu egizue, arren, neure onaze-minak añakorik iñun izan ere leiken.

Jesus il da: illobiratu be egin dabe; Bere Nekaldia Jainko Semeak amaitu dau....

Lur-ganean Bere buruagan artu eban egitekoa ondo burutu dau....

Aitagandik artu daben agindua latza, gogorra ta neketsua izan da: baña kezka barik, gurutzean ilteraño bete dau....

Amaren naigabea, oñazeak ta negarrak, ostera; ez dira amaitu....

Geitu egin dira....

Semea illobian itxi dau....

Ama onek bere Biotza gorpuil aren barru-barruan, Jesus'en Biotz-urratuan itxi al izan ba'leu!.

Semeagaz batera azken-arnasea emon al izan ba'leu!.

Zeruetan Aita Jainkoak eta Bere Semeak beste asmo ta erabagiak ebezala daki jakin Amak....

Jesus'ek sortu eban Eleizamaren zaindari ta artezkari Andra Maria'k izan bear: Eleizama bere ardurapean sendotu ta indartu bear zan....

Jesus'en ikaslien Irakasle ta gidari izan bear eban....

Andra Maria'rentzat eginbear neketsuak....

Oliamendiko otoitzan bere Semeak lez iñoan Maria'k Neure Seme Jesus barik ezin bizi naz....

Bera barik ez dot atseginik, zorionik....